2025/07/15

 2025ko urriaren 4ean XII. Areatzako Mendi Martxa izango da. 

-  HIru ibilbide modalitate  

Ibilbide LUZEA,  ERTAINAeta LABURRA deritzoguna, etxeko txikienak parte hartzera gonbidatuz. 

- Areatzan goizeko 08:00etan emongo jako hasiera ibilbide LUZE eta ERTAINAri, LABURRARI ordea 09:00e-tan eta oraingoan era egun itzela eukiko dogu!


        Martxaren ezaugarriak


Martxa luzea.  27km 1400m. 2 horniketa punto. Solido eta likidoak.  (+4 iturri ibilbidean zehar)

Martxa ertaina. 19km. 800m.  1 horniketa punto. Solido eta likidoak. (+3 iturri ibilbidean zehar)

Martxa laburra. 12km. 500m.  1 horniketa punto. Solido eta likidoak. (+3 iturri ibilbidean zehar)

Horniketa 1. Luzean, 8,5. km.  Horniketa puntu hau 10.30etan itxiko da.

Horniketa 2. Luzean 17,5Km. Ertainean 10 km.  Horniketa puntu hau 13.00etan itxiko da.

- Martxa amaieran dutxak erabilteko aukera egongo da. Markatuta egongo da dutxak non dagozan jakiteko. 

- Areatzako Gudarien plaza. Helmuga. Bertan egongo dan horniketa puntua eta oparien txokoa, 15:30ean itxiko da. Hau da, XI. Areatzako Mendi Martxako partaide guztiak 15:30erako Areatzako plazan egon behar dira. 

Parking. Kotxea aparketako hainbat leku egongo dira. Karpoko landa, Bolibarreko parkingna, Iturrimorroko parkingna, eta txalet inguruko espaloia. 

Txakurrekaz ezin da parte hartu.


        Kontuan hartu beharrekoak


- Mendi martxa bat da. Ez konpetitiboa.

Mendia eta natura errespetatu. Ez bota zaborrik, horniketa puntuetan zaborra botatzeko aukera egongo da.

Martxan zehar argazkiak egingo dira. Blogean, Facebook eta Instagramen argitaratuko dira.

- Martxan izena emondako guztiak seguro bat eukiko dozue. 

- Ibilbidean zehar anbulantzia bat be ibiliko da.


Beste barik. Informazio hau baliagarria izango dalakoan...Zapatu goizerarte! Eguraldi ederra espero da, beraz, krema emon...