2025/07/15

 2025ko urriaren 4ean XII. Areatzako Mendi Martxa izango da. 

-  HIru ibilbide modalitate  

Ibilbide LUZEA,  ERTAINA, eta LABURRA deritzoguna, etxeko txikienak parte hartzera gonbidatuz. 

- Areatzan goizeko 08:00etan emongo jako hasiera ibilbide LUZE eta ERTAINAri, LABURRARI ordea 09:00e-tan eta oraingoan era egun itzela eukiko dogu!


        Martxaren ezaugarriak


- Martxa luzea.  27km 1400m. 2 horniketa punto. Solido eta likidoak.  (+4 iturri ibilbidean zehar)

- Martxa ertaina. 19km. 800m.  1 horniketa punto. Solido eta likidoak. (+3 iturri ibilbidean zehar)

- Martxa laburra. 12km. 500m.  1 horniketa punto. Solido eta likidoak. (+3 iturri ibilbidean zehar)

Horniketa 1. Luzean, 8,5. km.  Horniketa puntu hau 10.30etan itxiko da.

Horniketa 2. Luzean 17,5Km. Ertainean 10 km.  Horniketa puntu hau 13.00etan itxiko da.

- Martxa amaieran dutxak erabilteko aukera egongo da. Markatuta egongo da dutxak non dagozan jakiteko. 

- Areatzako Gudarien plaza. Helmuga. Bertan egongo dan horniketa puntua eta oparien txokoa, 15:30ean itxiko da. Hau da, XI. Areatzako Mendi Martxako partaide guztiak 15:30erako Areatzako plazan egon behar dira. 

- Parking. Kotxea aparketako hainbat leku egongo dira. Karpoko landa, Bolibarreko parkingna, Iturrimorroko parkingna, eta txalet inguruko espaloia. 

- Txakurrekaz ezin da parte hartu.


        Kontuan hartu beharrekoak


- Mendi martxa bat da. Ez konpetitiboa.

- Mendia eta natura errespetatu. Ez bota zaborrik, horniketa puntuetan zaborra botatzeko aukera egongo da.

- Martxan zehar argazkiak egingo dira. Blogean, Facebook eta Instagramen argitaratuko dira.

- Martxan izena emondako guztiak seguro bat eukiko dozue. 

- Ibilbidean zehar anbulantzia bat be ibiliko da.


Beste barik. Informazio hau baliagarria izango dalakoan...Zapatu goizerarte! Eguraldi ederra espero da, beraz, krema emon...