2026/07/08

 2026ko urriaren 3an XIII. Areatzako Mendi Martxa izango da.  

_______________________________________________________________

-->> Hiru ibilbide modalitate             

Ibilbide LUZEA,  ERTAINA, eta LABURRA deritzoguna, etxeko txikienak parte hartzera gonbidatuz. 

- Areatzan goizeko 08:00etan emongo jako hasiera ibilbide LUZE eta ERTAINAri, LABURRARI ordea 09:15e-tan eta oraingoan era egun itzela eukiko dogu!

Ibilbide ERTAINA eta LABURRA autobuses hasiko dira, egunean bertan emongo diren jarraibideak jarraitu.


        Martxaren ezaugarriak


- IbiLbiDe LuZeA.  
27,81km 1371m. 3 horniketa punto. Solido eta likidoak.  (+4 iturri ibilbidean zehar)

- IbiLbiDe ErTaInA. 19,21km. 673m.  2 horniketa punto. Solido eta likidoak. (+3 iturri ibilbidean zehar)

- IbiLbiDe LaBuRre. 10,95km. 221m.  1 horniketa punto. Solido eta likidoak. (+3 iturri ibilbidean zehar)


-Horniketa 1.    -Luzean, +/-8,5. km.  Horniketa puntu hau 10.30etan itxiko da.

-Horniketa 2.   -Luzean +/-17,5Km.  //  -Ertainean +/-10 km.  Horniketa puntu hau 13.00etan itxiko da.

-Horniketa 1.    -Luzean, +/-23,5. km.  //  -Ertainean +/-15,5Km.  //  -Laburrean +/-8 km. Horniketa puntu hau 10.30etan itxiko da.


- Martxa amaieran dutxak erabilteko aukera egongo da. Markatuta egongo da dutxak non dagozan jakiteko. 

- Areatzako Gudarien plaza. Helmuga. Bertan egongo dan horniketa puntua eta oparien txokoa, 15:30ean itxiko da. Hau da, XIII. Areatzako Mendi Martxako partaide guztiak 15:30erako Areatzako plazan egon behar dira. 

- Parking. Kotxea aparketako hainbat leku egongo dira. Karpoko landa, Bolibarreko parkingna, Iturrimorroko parkingna, eta txalet inguruko espaloia. 

- ***Txakurrekaz ezin da parte hartu.


        Kontuan hartu beharrekoak


- Mendi martxa bat da. Ez konpetitiboa.

- Mendia eta natura errespetatu. Ez bota zaborrik, horniketa puntuetan zaborra botatzeko aukera egongo da.

- Martxan zehar argazkiak egingo dira. Blogean, Facebook eta Instagramen argitaratuko dira.

- Martxan izena emondako guztiak seguro bat eukiko dozue. 

- Ibilbidean zehar anbulantzia bat be ibiliko da.

_______________________________________________________________